XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hor, era berean, Madril, Malaga edo Salamancakoena; Badajozko neskatxa batek ere ikasia du euskara.

Inkestatuek (30 urte batez beste) aipatzen dituzten faktore bultzatzaileak, duten garrantziaren arabera, ondoko hauek dira: 1) Euskal herriaren parte izateaz jabeturik egotea; 2) Euskal kulturaren izatea eta, oinarrizko elementu bateragile bezala, hizkuntzak duen garrantzia.

Berreskuratze-faktoreei eta ahalbideei buruz Gehienek diotenez, oinarrizko elementu bat dago indartu beharra; hots, euskal izate nazionalaren kontzientziatzea, eta hizkuntza eta kulturari emandako garrantzia.

Eta arrazoi bikoitz batengatik kontsideratzen dute lehen urrats hau beharrezkoa: a) hori gabe euskararen ikasketa behar adina motibatuz ezin bultzatu delako, eta b) ikasten ari direnentzat funtsezkoa delako giro egoki batetan egotea: giro euskaldunean ahal den neurrian, teoria hura praktikara eraman ahal izateko.

Horretarako, lehen aipatutako baldintza guztiok eskatzen dituzte.

Horregatik, geroari begira, handia da erakunde politikoek beren militanteak formatzeko orduan duten erantzukizuna: batez ere etorkinak Euskadiko historia eta bizimoldeetan integratu nahian dabiltzanentzat.

Euskadik euskal gizatalde bakarra izan behar du, eta euskaldun hirueletako hauek nork bere talde eta klase sozialaren araberako konponbidea agertu beharko du bizigiro sozial eta ekonomiak dituen arazoak garbitzeko.